2016/04/29

SORKUNTZARI BURUZKO LEHENENGO JARDUNALDIA CO-AGA

-


SORKUNTZARI BURUZKO LEHENENGO JARDUNALDIA CO-AGA

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEAK, AMOREBIETA-ETXANOK ETA GALDAKAOK ESKUALDEA ETORKIZUNERA BEGIRA BULTZATZEKO ERRONKAK AZTERTU DABEZ


Galdakaoko Ostalaritzako Goi-eskolan, joan dan hilean, Elkarren arteko Sorkuntzari buruzko lehenengo jardunaldia burutu zan, CO-AGA, Galdakao eta Amorebieta-Etxanoko Udalek eta Arratiako Udalen Mankomunitateak bultzaturik. Ekintza horretan eskualdeko eragile desbardinen topaketa egin zan, alkarren artean heldu beharko leukiezan erronkak antzemoteko, etengabeko hobekuntza proiektuak sortuz.

Jardunaldian, eskualdeko 21 enpresa traktoreetako ordezkariek, administrazio publikoetako bostek eta prestakuntza-zentroetako lauk parte hartu eben, guztiak be Galdakaon Amorebieta-Etxanon eta Arratian dagozanak.

Ekitaldian Galdakaoko alkatea Ibon Uribek , Amorebieta-Etxanoko Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Saileko Zinegotzia Estibaliz Martiartuk, eta Arratiako Udalen Mankomunitateko Presidentea Miguel Ángel Etxebarriak hitza hartu eben. Era berean, Tecnalia enpresak , Industria 4.0ri buruz, egindako sarreraren ostean, Izar Cutting Tools, Batz eta Ekin enpresek euren esperientzietan oinarritako etengabeko hobekuntzako adibide praktikoak azaldu ebezan.

Antolakundeek daukiezan erronkak edo arazoak eta potentzialtasunak identifikatu ebezan parte-hartzaileek, horretarako urtenbideak eta Industria 4.0-ko eguneratzean azaldutako teknologiak, urtenbiderako parte gisa, zelan sartu.

Parte-hartzaileak heldu ziran konklusio nagusietako batzuk dira ondokoak: gaur egun, Industria 4.0-ren ezagutza nahiko orokorra dala kasu gehienetan, enpresek beste entitate batzukaz, edo euren artean, daukien lankidetza gero eta presenteago dagoala agendan edo gehienek etorkizunerako erronkak daukiezala. Eta horrek enpresa parte-hartzaileak proaktiboak eta berritzaileak dirala erakusten dau,

Atzera