2016/04/14

JABEKUNTZA ESKOLAREN AURKEZPENA


Emakume agurgarria,

Gutun honen bitartez apirilaren 16an ospatuko dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Jabekuntza Eskola bat eratzen ari gara, eta asmoa da jardunaldian beste esperientzia batzuk entzunda Arratiako eskola eraikitzeko ideiak geureganatzea.

Berba potolo hori entzunda esango duzu, eta zer da hori? Jabekuntza Eskola da emakumeok bizi ditugun egoera, bizipen zein  beharrizan zehatzez hausnartzeko, hitz egiteko eta eztabaidatzeko espazio bat. Hori guztia egin ahal izateko ikastaroak , hitzaldiak, tailaerrak edota topaketak antolatuko ditugu: emakumeok zer-nolako egoera bizi ditugu, nola eragiten dute nigan, zer egin horien aurrean?

Eskola guztion ekarpenekin eraiki nahi dugu, guztion begiradak eta iritziak ezinbestekoak baitira. Horregatik, zu ere proiektu honen parte izatea nahi dugu :adin, jatorria eta bizipen ugaritako emakumeak batzea garrantzitsu deritzogu!

Apirilaren 16an, beraz, Jabekuntza Eskolari buruzko jardunaldia egongo da, eta bertan aukera izango dugu jakiteko zehatz.mehatz zer den hau guztia, zalantzak argitzeko edota proposamenak entzuteko. Bertan espero zaitugu!


Eguna: 2016-04-16

Lekua: Igorreko Kultur Etxea

Ordutegia: 11:00-13:00

Ume txikiak izanez gero, bertan ludoteka zerbitzua egongo da. Zerbitzua erabiltzeko asmoa baldin baduzu, deitu ondorengo telefonora baieztatzeko: 946736251 (Igorreko Kultur etxea)


Atzera