2016/03/15

Hondakinen edukiontzien erabiltzeko eskolako gida

edukiontzi gida


ARRATIAKO MANKOMUNITATEAK ESKOLAKO GIDA ARGITARATU DAU, HONDAKINEN EDUKIONTZIEN ERABILERA EGOKIRAKO.

Eskualdeko ikasleak eta familiak sensibilizatzeko asmoz, Arratiako Udalen Mankomunitateak gida bat argitaratu dau, etxeko hondakinak gaika batzeko eskualdean dagozan zortzi edukiontzien gaineko erabilera egokiari buruzko informazioa emoteko: berdea (beira), horia (ontziak), urdina (papera eta kartoia), marroia (soberakin begetalak), zuria (barriro erabiltekoak), laranja (etxeko olioa), grisa (gainerakoen frakzinoa) eta pilentzako kanpoko edukiontzia.

Gidak 2.500 aleko tiradea dauka, eta Arratiako ikastetxeetan banatu da. Gai organikoaren kudeaketa egokiari buruzko aitamen berezia egiten au, bai edukiontzi marroiaren bidez. bai etxeko konpostajearen bidez. Era berean. beste zerbitzu batzuen gaineko informazinoa eskaintzen dau, besteak beste, tamaina handikoen gaikako bilketaren eta eskualdeko Garbigunearen gainekoa.

Gainera, erosketa eta konsumo jasangarriko eta berrerabilerako jarraibideetan oinarritutako aholkuak be emoten ditu, hondakinak sortzea saihesteko.

Gida Arratiako Udaletan ere eta http://www.arratia.net/ web orrian eskuragarri egongo da.

Atzera